Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta eragile sozial desberdinek asteazken honetarako deitu duten greba orokorraren bezperan gaude jada. Biharko hitzordua girotzeko, egunotan hainbat mobilizazio burutu dira. Azkenak, gaurko daude antolatuak.
Hasteko, atzo bezala, arratsaldeko 19:00etan auto karabana abiatuko da Oiardo Kiroldegi paretik. Ordu berean bestalde, Itaya Gazte Asanbladak kanpaldia antolatu du frontoian. Gaua bertan igarotzeko deia egin dute. Bihar goizean, Donostian deitua dagoen manifestaziora joateko asmoa dute. Hauxe, web orrialde honetara helarazi duten mezua:
"Iepaa!! Azken egun hauetan, Euskal Herriko sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinek deituta, irailaren 26ko greba orokorreko hitzordua girotzeko, hainbat mobilizazio egon dira. ITAYA gazte asanbladak ere bat egingo du greba egunarekin, hala ere, gure mobilizazioa bezperatik hasiko da, izan ere, Espaniako gobernuak martxan jarri dituen murrizketen aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde, bihar, hilak 25, astearte arratsean frontoiean elkartuko gara gaua bertan pasatzeko. Kanpaldi moduko bat izango da, afaria muxutruk (borondatea onartuko da), dokumentala, mahaingurua?eta hainbat ekintza gehiago ere. Hurrengo egunean, hau da, asteazken goizean, kanpaldia amaitutzat emango dugu eta Donostiako manifestaziora joango gara trenez. ? Ekarri beharrekoak: kanpin-denda, zakua, esterila, platera, kubiertoak eta edalontzia. ? Afaria eta hurrengo eguneko gosaria ITAYA-ren kontu. ? Hitzordua: asteartea, hilak 25, arratseko 19:00etan herriko frontoiean. ANIMATU ETA MOBILIZATU HADI!! MURRIZKETARIK EZ!! INPOSAKETARIK EZ!! BURUJABETZA BAI!! BELAR TXARRAK ERROTIK!!!"