Bake Epaitegiko epaile titularra eta ordezkoa, hautatuak

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 27a, 00:00

Agustin Esnaola Etxabe eta Sandra Vazquez Barrero izango dira hurrenez hurren, Usurbilgo Bake Epaile titularra eta bere ordezkoa. Esnaolak zortzi urte daramatza postu honetan, Vazquez ordezko berria izango da. Hautaketok aho batez onartu zituen udalbatzak, herenegun burutu zen osoko ohiko bilkuran.

Prozedura ordea lehenagotik abiatu zuten, ekainaren 26an burutu zen osoko ohiko bilkuran hain zuzen. Orduko hartan, hautagaitzak aurkezteko hilabeteko epea finkatu zuen Udalak. Deialdia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratu zuen. 

Udalbatzak aho batez asteartean onarturiko erabakiok, Euskal Herriko Justiziako Epaimahai Gorenari jakinaraziko zaizkio, "dagokion izendapena egin dezan".