Aginagako Pala Txapelketako gizonezkoen final aurrekoak gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 27a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera erabakiko da nortzuk igaroko diren gizonezkoen Aginagako Pala Txapelketako finalera. Ariztitxo pilotalekuan bi neurketa jokatuko dituzte lau bikoteek. Haietatik bik baino ez dute lortuko, astebete barru, San Praixku egunez ospatuko den final handian parte hartzea. Hona hemen, gaurko final aurrekoetan parte hartuko duten pala jokalariak:

Neurketak:
Xabier Murua-Josu Errekondo
Enrike Huizi-Eneko Arregi

Josu Arruti-Imanol Esnaola
Igor Alkorta-Manuel Galarraga

Finalak, urriaren 4an
Aipatu moduan, San Praixku egunez, urriaren 4an jokatuko dira gizonezkoen pala txapelketako hamargarren edizioko finalak. Emakumeen pala txapelketako bigarren edizioko azken partidak ere egun berean jokatuko dira. Eta ezinduen erakustaldia ere burutuko da. Guztia, astebete barru, datorren ostegunean, 18:00etan hasita Aginagako frontoian.