2012-2013 ikasturterako ordutegiak finkatzeko bilera deitu dute Dantza Taldekoek, gaur arratsaldeko 16:30etarako Agerialdeko gimnasioan. Taldean parte hartu asmo duenak, izena eman dezake, helbide honetara idatzita: dantzataldea@usurbil.com. Dantza Taldeko ikasle eta irakasleek irailaren 4an Azpeitiara egin zuten txangoan ateratako argazkia da ondokoa. "Azpeitiko igerilekuan izan ginen goizean eta gero Leaburura joan ginen", berri eman dute taldetik.