Iraileko azken ostirala dugu gaur. Hilero moduan, Herrirak euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du, 20:00etan frontoian. Aipatu mobilizazioa, hain zuzen, Jokin Errasti aginagarrak kartzelan hamar urte bete dituen honetan burutuko da. Urteurren hau dela eta, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak erakusketa antolatu du Sutegin. Gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko dute eta bi orduz, 21:00ak arte, ikusgai izango dira aginagarrak espetxean eginiko eskulanak. Erakusketa bihar ere zabalik izango da; goizez 12:00-14:00 artean eta 19:00-21:00 artean. Sutegiko erakusketa aretoan.