Laguntza behar dute igandean, Andoaingo Kilometroak jaialdian

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 1a, 00:00

“On Egin” lemapean, badator Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Oraingoan, sei egun barru, urriaren 7an ospatuko da Andoainen, Aita Larramendi ikastolaren alde. Jaialdi egunean bertan, antolakuntzarako laguntza behar dute. Animatzen direnek kmk12.gizabaliabideak@ikastola.net helbidera idatzi dezakete, 688 608 825 telefono zenbakira deitu, edo kilometroak.net bisitatu. Web orrialde berean, ibilbidea, egitaraua eta igandeko jaialdiaren inguruko zehaztasun guztien berri ematen ari dira. Ondoko irudian klikatuta, Kilometroak 2012ko egitaraua duzue.

5 gune
Ohi bezala, zirkuitu baten inguruan ospatuko da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. 6,36 kilometroko luzera izango du ibilbideak, eta bost gune: Aita Larramendi ikastolan bertan lehena, Sorabillan bigarrena, Etxeberrietan hirugarrena, Goikoplazan laugarrena, eta Martin Ugalde Kultur Parkean bosgarren eta azkena.