Antzerki tailer eta emanaldi artean agurtu dute, aurtengoan iraila osoan zehar ospatu den IV. Topa Eszenika. Txerriki antzerki taldekoek antolaturiko ekimeneko azken hitzorduak joan den larunbatean ospatu ziren. Ondoko irudian, Malas Compañías Zirko taldekoen “Orsai” antzezlanaren emanaldiko une bat. Herritarrik ez zen falta frontoiko eserlekuetan. Ikusmina sortu zuten emanaldiko akrobaziek. Honez gain, goizean Usoa Zumetaren eskutik, Zumetaren muralera gerturatzeko aukera izan zen. Bi tailer burutu ziren Sutegin; idazketari buruzkoa bata, klown-aren ingurukoa bestea. Kantu jiraren ikasturte berriko lehen saioak eta "Gure bide galduak" antzezlanak borobildu zuten eguna. Antolatzaileak gustura dira, IV. Topa Eszenikak izan duen harrerarekin.