EH Bilduren ekitaldiak, hauteskunde kanpainan

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 2a, 00:00

Hiru egun baino ez dira geratzen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hauteskunde kanpaina betean murgiltzeko.  Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, ostiralean hasita hamabost egun dituzte hautagaiek herritarrei bozka eskatzeko. Tarte horretan, EH Bilduk hainbat ekitaldi antolatu ditu Usurbilen. Lehenengo deialdiak etzirako egin dituzte jada. Hona hemen, lotua duten egitaraua:

Urriak 4, osteguna

21:30 Kanpaina hasierako afaria.

00:00 Kartel pegada.

 

Urriak 6, larunbata

12:00 Bizikleta martxa frontoitik hasita.

17:30 Donostiako Atano III pilotalekuan ekitaldia.

 

Urriak 12, ostirala

18:00-19:00 Sinadura bilketa.

19:00 Argazkia sinadura guztiekin.

22:00 Kafe tartea frontoi inguruan, bideo emanaldiekin.

 

Urriak 13, larunbata

17:30 Ekitaldi nazionala Barakaldoko BECen. (Autobusa Usurbildik. Izen emateko: Txiribogan, Aitzaga tabernan eta elkartean).

 

Urriak 19, ostirala

19:00 Kanpaina amaierako ekitaldia.