Hiru kinto bazkari urrian

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 00:00

1946, 1955 eta 1962 urteetan jaiotako usurbildarrek hitzordu bana dute urrian zehar; kinto bazkari edota afariak antolatu dituzte, urteotan mundu honetara etorritako herritarrentzat. Hasteko hilaren 14an, Antxeta jatetxean bazkaritarako elkartuko dira 1946. urtean jaio zirenak. Izena eman nahi duenak, Laurok liburu dendara jo edota 943 363 448 telefono zenbakira deitu besterik ez du.

Urriaren 20an 1955eko kintakoak bilduko dira, Antxeta jatetxean baita. Interesa dutenek, otordura joan aurretik telefono zenbaki hauetako batera deituta apuntatu daitezke: 943 362 226 (Ana) edo 943 366 879 (Jose Miguel). 

Azkenik, hilaren 27an, egun pasa antolatu dute 1962an jaio zirenentzat. 50 urte betetzen dituzte aurten, eta mende erdi hau modu berezian ospatzeko urriko azken larunbatean goizeko 11:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua Txapeldun tabernan. Bazkalaurretik argazkia aterako dute, eta 14:30etan Olarrondoko mahai bueltan bilduko dira jan eta edatera. Bazkalostean dantzaldia izango dute. Bertaratzeko asmoa dutenek, urriaren 13a baino lehen apuntatu behar dute. 80 euroko ordainketa egin behar dute, nork bere izen abizenak adieraziz, Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 2101 0040 60 0013053772.