80 urteko Gure Pakea elkarteko bazkideei omenaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 3a

Gure Pakea elkarteak aurten 80 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu, urtero moduan urriko lehen igande honetan, hilaren 7an. 12:00etan meza nagusia ospatuko da eta 14:00etan bazkaritarako bilduko dira Atxega jatetxean. Otordurako txartelak erosteko epea agortu da, azken eguna irailaren 27a baitzen. Ondoko irudian, iaz omendu zituzten herritarrak.