2013ko urrian Usurbil Kirol Elkartea sortu zela mende erdia beteko da. 50. urteurrena datorren urte osoan zehar ospatu asmo dute eskubaloi taldeen bilgunekoek. Prestaketa lanak abian dituzten honetan, kirol elkartearekin loturiko materiala bildu nahi dute. “Prestaketetan murgiltzen hasiak gara, eta horretarako oso garrantzitsua iruditzen zaigu Kirol Elkartearekin zerikusia duen materiala biltzea: argazkiak, kamisetak, partidetako aktak, prentsako albisteak... Horretarako herritarren aportazioa beharko genuke material guztia biltzeko, eta bakoitzak eduki dezakeen gutxi hori amankomunean jartzeko”. Ekarpenak egiteko, deitu 627 271 215 telefono zenbakira edo idatzi usurbilke@gmail.com helbidera.
Asteburuko 5 neurketa, etxean
Eskubaloi talde gehienek etxean jokatuko dute asteburuan. Guztira 5 neurketa, larunbat eta igandean. Hona hemen partida hauen ordutegiak:
2012/10/06, larunbata:
Infantil mutilak (lagunartekoa). 11.00h. Udarregi Usurbil - Elgoibarko Sanlo EKT
Senior mutilak, 2. territoriala. 16.30h. Usurbil K.E. - Ordizia Vicuña Sport
Jubenil mutilak. 18.00h. Usurbil K.E. - Bergara K.E.
Senior mutilak, 2. nazionala. 19.30h. Atez Ate Usurbil - Atlético Basauri
2012/10/07, igandea:
Jubenil neskak. 10.00h. Usurbil K.E. - Aiala Zarautz.