Hiru entsegu saio finkatu dituzte Dantza Taldekoek

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 3a

Ikasturte berria martxan dute Usurbilgo Dantza Taldekoek. Joan den ostiralean Agerialden burutu zuten bileraren ostean, hiru entsegu saio finkatu dituzte aurtengoan; astearte eta ostiraletan. Klaseak aste honetan bertan hastekoak dira, Agerialdeko gimnasioan. "Edozein zalantza edo argibidetarako jarri gurekin harremanetan e-posta helbide honetara idatziz: dantzataldea@usurbil.com", adierazi dute Dantza Taldetik. Entsegu saioen ordutegiak, honakoak izango dira:

-LH 1-2: ostiraletan, 16:30-17:30 artean.
-LH 3-4-5: asteartetan, 16:30-17:30 artean.
-DBH: ostiraletan, 15:30-16:30 artean.