Anje Duhalde, urriaren 12ko Zubietako Euskal Jaian

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 00:00

Zubieta Lantzenekoek antolatu duten Euskal Jaiak gonbidatu berezi bat izango du aurtengoan; urriaren 12ko ospakizunak borobiltzeko, Anje Duhalde. Kantaldia, aipatu moduan, hilaren 12an, gaueko 22:00etatik aurrera izango da frontoian. Sarrerak egunean bertan salgai jarriko dituzte 5 eurotan. 

Antolakuntzatik helarazi nahi izan duten beste ohar bat; urriaren 12ko Euskal Jaian ospatuko den bazkarirako txartelak salgai egongo direla, hilaren 8ra arte Barazar Jatetxean. Bi menu izango dira aukeran; bat helduentzat, bestea haurrentzat:
-Helduen menua (20 euro): aperitiboa, otarrainska eta gulen salpikoia, ahate konfita, arroz-esne tarta, kafea.
-Haurren menua (10 euro), plater konbinatua: kroketak, pasta, oilasko zatiak patatekin, izozkia.

Hona hemen, aurtengo Euskal Jairako, Zubieta Lantzenek lotu duen egitaraua:

11:30 Trikitilariak.

12:00 Animalia erakusketa eta asto-karrera.

Ondoren, hamaiketakoa.

14:00 Bazkaria Araeta jatetxean (txartelak salgai Barazarren, urriaren 8ra arte):

Arratsaldean,
 kantu-jira.

22:00 Anje Duhalderen kantaldia.

Antolatzailea: Zubieta Lantzen.