San Praixku Egunarekin, bihartik aurrera jai Aginagan

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 00:00

San Praixku bezpera dugu gaur, Aginagako jaiak hastear dira jada. Bihar, urriak 4, goizeko meza nagusiarekin eta ondorengo hamaiketakoarekin murgilduko dira festetan. Gogoan izan, arratsaldean, pala txapelketako finalak jokatuko dira. Hona hemen, lehen egunotarako Aginagan ikusi eta entzun ahal izango dena, baita parte hartu ere noski:

Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia bertsolariekin.
Ondoren, herriko jubilatuentzat itzelezko hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian.
18:00 Frontoian giro ezin hobea.
Ezinduen erakustaldia.
Ondoren, Emakumeen pala txapelketako II. finala.
Gizonezkoen X. Pala Txapelketako finala.

Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Haurren jolasei hasiera emango zaie.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo goxoa (helduek eurena ordaindu beharko dute).
16:30 Puzgarri ezberdinak denontzako.
Jarraian, txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
22:00 Aginagako X. Txapelketako esku pilota finalak.
24:00 Eliza zarrean kontzertuak: Artobixar, Escandalo publico, Hotzikara.
Parranda ederraren ostean eguna argitzen ikustera… TIPI TAPA mendira!!

Urriak 6, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariez lagundurik.
20:00 URKO MENAIA Kantariarekin Euskal abestien emanaldia.
21:30 Herri afaria frontoian, arraunlariekin batera. ANIMATU!!!
24:00 Jalisko Band-ekin dantzaldia.
03.00 DJ Kankar Eliza zaharrean. Mugitu hankak eta gerriak!!!

Urriak 7, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herrikoen herri kirolak: AGIÑA VS LASARTE. Zatoz animatzera!!!
Ondoren, sagardo eta sardin dastaketa bikaina.
Bitartean, XXX. Toka Txapelketa herrikoia.