Errasti-Altuna, etxekoak Aginagako Pilota Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 00:00

Erabakia dago jada. Atzo arratsaldean jokatu ziren Aginagako Pilota Txapelketako final erdiak. Usurbilgo bi bikote lehiatu ziren; baina gutxigatik bada ere, etxekoen arteko finalik ez da jokatuko ostiralean. Bikote batek bai, azken neurketan egoteko aukera izango baitu, besteak ez ordea. Hona hemen, atzoko partiden emaitzak:

1- Iban Jauregi - Antton Aranburu 12-22 Errasti - Altuna
(Erreala)                                          (Usurbil)         
         
2- Intsausti - Mitxelena 22-21 Xabier Santxo - Julen Urruzola
   (Añorga)   (Arantza)         (Usurbil)     
 
Honenbestez, Errasti-Altuna usurbildarrak finalera igaro dira. Xabier Santxo eta Julen Urruzola herritarrei tanto bakar bateko aldearekin irabazi ostean, Intsausti-Mitxelenaren lehiatu beharko dute. Finala, ostiral gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da, Aginagan noski.