Espainiako Auzitegi Gorenak errugabe jo ditu Bruño ahizpak

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 3a, 00:00

Berria.info berri ematen ari denez, ETA euren borondatez lagundu zutenik frogatu ezin denez, Blanca eta Maribel Bruño ahizpak errugabe jo ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Absoluzioaren berri duela bi hilabete izan zuten arren, aipatu auzitegiak gaur kaleratu du epaia. Ondorioz, Auzitegi Nazionalak iazko udan bi ahizpei jarritako urtebete eta hiruna hilabeteko kartzela zigorra atzera bota du Gorenak. Auzitegi Nazionalak hain zuzen, ETAri "zerga iraultzailea" ordaintzea egozten zien Bruño ahizpei. Auzitegi Gorenaren esanetan ordea, estortsioagatik beldurra sentitu zutelako eman zuten dirua. Hauxe, jakin berri den azken orduko albistea.