Heldu da urriaren 4a, eta harekin aurten San Praixku egunez hasi diren Aginagako festak. Goizaz geroztik, jaietan murgilduak daude agiñarrak. Ohi bezala, aurten ere, bi astebururen bueltan ospatuko dira Jai Batzordeak lotu dituen ekitaldi guztiak; lehen festa egunak, gaurtik hasi eta igandera arte, urriaren 7ra arte luzatuko dira. Lau eguneko etenaldiaren ostean, hilaren 12an itzuliko da jai giroa Aginagara. Urriaren 13an amaituko dira aurtengo San Praixkuak.
Gaurkora itzulita, goizeko meza nagusiaren ostean, ondoko irudiko herritar taldea, Aginaga sagardotegiak prestaturiko hamaiketako goxoa dastatzeko mahai baten bueltan eseri dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Hariztitxo pilotalekuan. Ezinduen erakustaldiaren ostean izango da. Emakumezkoen pala txapelketak bigarren edizioa du aurten, gizonezkoena hamargarrenera heldu da. Hauek dira lehia amaiera honetara heldu diren bikoteak, gizonezko eta emakumezkoetan:
Zaloa Leoz-Rosa Uribe
Aitziber Aranguren-Dolo Errasti
Xabier Errasti-Jon Olaizola
Enrike Huizi-Imanol Esnaola
Eta urriko lehen asteburuan zer izango dugu Aginagan? Hemen, Jai Batzordeak lau egunotarako prestatu duen egitaraua:
Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia bertsolariekin.
Ondoren, herriko jubilatuentzat itzelezko hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian.
18:00 Frontoian giro ezin hobea.
Ezinduen erakustaldia.
Ondoren, Emakumeen pala txapelketako II. finala.
Gizonezkoen X. Pala Txapelketako finala.
Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Haurren jolasei hasiera emango zaie.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo goxoa (helduek eurena ordaindu beharko dute).
16:30 Puzgarri ezberdinak denontzako.
Jarraian, txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
22:00 Aginagako X. Txapelketako esku pilota finalak.
24:00 Eliza zarrean kontzertuak: Artobixar, Escandalo publico, Hotzikara.
Parranda ederraren ostean eguna argitzen ikustera… TIPI TAPA mendira!!
Urriak 6, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariez lagundurik.
20:00 URKO MENAIA Kantariarekin Euskal abestien emanaldia.
21:30 Herri afaria frontoian, arraunlariekin batera. ANIMATU!!!
24:00 Jalisko Band-ekin dantzaldia.
03.00 DJ Kankar Eliza zaharrean. Mugitu hankak eta gerriak!!!
Urriak 7, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herrikoen herri kirolak: AGIÑA VS LASARTE. Zatoz animatzera!!!
Ondoren, sagardo eta sardin dastaketa bikaina.
Bitartean, XXX. Toka Txapelketa herrikoia.