"Oria ibaia Usurbilen" izenburupean eta udalerria alderik alde zeharkatzen duen ibaia hizpide nagusi hartuta, Andatza Mendizale Elkarteak II. Argazki Lehiaketa antolatu du. 2012ko edizio honetan parte hartzera animatzen denak beraz, Oria ibai inguruko argazkiak atera beharko ditu. "Usurbil inguruan ba ditugu hainbat errekasto eta ibai. Oria ibaia nagusi. Uraren korrontearen gainetik hiru zubi eder ibaiaren bi ertzak lotzen. Aliriko zubia Zubietan, Zorrotzeko zubia Santuenean, eta Altzonazkoa Txokoalden. Uraren korronteari jarraituz bideratuko dugu 2012ko argazki lehiaketa. Ziur gaude askok aprobetxatu duzuela zuen argazki-kamera hartzeko eta argazki batzuk Oria ibaian ateratzeko, eta zer esango duzue, argazki horietako batengatik saritxoren bat irabazteko aukera izanez gero…?", berri eman dute antolakuntzatik.
Txapelketaren edizio honetan parte hartzeko gonbita luzatzen dute Andatzakoek. Adi, lehiaketari loturiko ohar hauei:
-Argazkiak aurkezteko epea: azaroak 15, 20:00etan.
-Oinarriak ikusgai: www.andatza.com
-Irabazlearen berri Mendi Astearen baita emango da ezagutzera, azaroaren 30ean.