Haurrak protagonista bihar, San Praixkuetan

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 4a

Aginagako Herri Ikastetxea itxita, haur agiñarrek jai izango dute bihar. Etxeko txikienen festa egun handia ospatuko baita ostiral honetan, San Praixkuen baitan. Goizeko 10:00etatik aurrera Jai Batzordekoek prestaturiko hainbat jokoetan parte hartzeko aukera izango dute. Bazkari goxo askoa iragarri diete, 13:00etarako. Arratsaldean puzgarri desberdinetan salto eta brinko aritu ostean, txokolate jana eta buruhandien inguruan dibertitzeko hitzordua. Egun pasa borobila. Bihar, urriak 5, Haurren Eguna Aginagako San Praixkuetan.