Bota Punttubak antolatutako Udarregi Sariketaren aurtengo edizioko bigarren finalerdia urriaren 12an ospatuko da, Aginagako San Praixku jaien baitan. Lehen finalerdian, beteranoak lehiatu ziren. Oraingoan, gazteen txanda izango da; Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Amaia Iturriotz, Nekane Zinkunegi eta Miren Artetxerena. Haietatik hiru sailkatuko dira, azaroaren 17an ospatuko den finalerako. Bi epaimahaiak hautatuko ditu, hirugarrena bigarren finalerdi honetara bertaratzen diren ikus-entzuleek erabaki beharko dute. Finalerdi hau, urriaren 12an ospatuko da, gaueko 21:00etan hasita, Aginagako Eliza Zaharrean. Bertso-afaria izango da. Sarrerak aldez aurretik salgai izango dira, Txiribogan eta Txirristran, baita Aginagako Arrate Egoitzako tabernan ere. 15 eurotan.