80 urteko Gure Pakeako bazkideen omenaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 5a, 00:00

Gure Pakea elkarteak aurten 80 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu, urtero moduan urriko lehen igande honetan, hilaren 7an. 12:00etan meza nagusia ospatuko da eta 14:00etan bazkaritarako bilduko dira Atxega jatetxean. Otordurako txartelak erosteko epea itxi da, azken eguna irailaren 27a baitzen. Ondoko irudian, iaz omendu zituzten herritarrak.

Imsersoko oporraldiak eskatzeko epea irekita
Urriaren 9ra, hau da, datorren astearterako tartea baino ez dago aurten, Espainiako Gobernuko gizarte zerbitzuen ministerioak eskaintzen dituen Imserso programako oporraldietan izena emateko. Argibide gehiago: http://www.imserso.es/imserso_01/envejecimiento_activo/vacaciones/index.htm


Izen ematea hiru eratara egin daiteke:

- On line, internet bidez. Klikatu hemen webgunean sartzeko.

- Posta bidez. Inprimakia lortzeko klikatu hemen

- Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joanaz