Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ezagutzera eman berri ditu Usurbilgo iraileko langabezia datuak. Albiste onik ez dakarte; Usurbilen berriz ere gorantz egin du langabeziak joan den hilean. 339 langabetu zenbatu dituzte guztira, abuztuan baino 8 gehiago. 2005az geroztik, erregistratu den kopuru altuenetik (341, 2011ko udaberrian) gertu gaude jada.
Gutxigatik bada ere, lanik gabe dauden emakumeak gehiago dira gizonezkoak baino, 166 eta 173 hurrenez hurren. Adin tarteei begira, aurreko hilabeteetako joerak bere horretan mantentzen dira. 25-44 urte arteak biltzen du langabetu kopuru handiena. Gizonezkoen kasuan, 25-44 urte artean 93 langabetu, 89 emakumezkoetan. 45 urtetik gorakoen artean ordea, bada desberdintasunik. Gizonezkoen kasuan, nabarmen egiten du behera langabetu kopuruak, emakumezkoen kasuan ez hainbeste.
Ekoizpen sektoreak aintzakotzat hartuta, askogatik zerbitzuen sektorean dago lanik gabeko herritar gehiena, 203 guztira. Askoz gutxiago gainerako sektoreetan.
Buruntzaldean
Bailarako udalerrietan honakoa da iraileko langabezia tasa: Andoainen 1.079, Astigarragan 291, Hernanin 1.345, Lasarte-Orian 1.342 eta Urnietan 380. Usurbilgo iraileko langabezia datuak zehatzago, hemen:
Nabarmen gorantz, iazko irailetik hona
Urte garai honetan argitaratu ziren 2011ko iraileko langabezia datuekin alderatuta, nabarmen igo da lanik gabe dauden herritarren kopurua. Iaz 309 ziren langabetuak, orain 339 dira.
LANGABETU KOPURUA GUZTIRA: 339.
ADINAREN ETA SEXUAREN ARABERA:
Gizonezkoak:
25-44: 93
>=45: 54.
Emakumezkoak:
25-44: 89.
>=45: 73.
SEKTOREKA:
Nekazaritza: 3.
Industria: 70.
Eraikuntza: 43.
Zerbitzuak: 203.
Aurreko lanik gabe: 20.