Atsedenaldia Aginagan, San Praixkuetako bigarren asteburua heldu artean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 8a, 00:00

Akabo, San Praixkuen lehen asteburua amaitu da. Herri kirolak, gauetako kontzertuak, herri afaria eta kirol txapelketa desberdinen finalak jokatu dira; esku pilota eta pala txapelketenak hain zuzen. Atseden hartzeko egunak dira hauek orain, asteburuan San Praixkuak berriz bueltan izango baititugu. Ostiralean, Udarregi Sariketaren bigarren finalerdiarekin. Eta larunbatean, aurtengo festen amaiera. Hona hemen, hilaren 12 eta 13rako Aginagan egongo dena:

Urriak 12, ostirala
21:00 Bertso afaria Eliza zaharrean: II. Udarregi Sariketa ( Finalerdia Bota Punttubaren laguntzarekin): Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Amaia Iturriotz, Nekane Zinkunegi, Miren Artetxe.
Ondoren, Fan&Go-rekin dantzaldi ederra. Denok dantzaraaaaa!!!

Urriak 13, larunbata
16:00 XXXII. Mus Txapelketa Herrikoia (izen ematea 15:30tan).
18:00 Gorriti show.
20:00 Herri antzerkia herriko ludotekan. Barre egin nahi badezute...
00:00 ABIBA DJ.
Jarraian, DJ Larra Eliza zaharrean eguna, argitu arte.


Gozatu aurtengo San Praixkuetaz, eta azaldu urriak 14 igandea 17:00etan dena lehen bezala txukun uzten laguntzera!!