Mikel eta Fernando Goñi pilotariak, Zubietako Euskal Jaia girotzeko

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 9a

Ostiralean ospatuko den Zubietako Euskal Jaiaren bezperan, ostegun gauean alegia, pilota jaialdia antolatu du Zubieta Lantzenek. Gaueko 21:00etatik aurrera, joko-garbi partida, gurpildun aulkian paleta neurketa eta eskuz binakako pilota partida ikusi ahal izango da. Aurpegi ezagunekin tartean; Mikel eta Fernando Goñi Zubietan izango baitira, ostegun gauean. Biek elkarren aurka jokatuko dute, Usurbilgo pilota elkarteko bi kirolarirekin batera. Neurketok ikusteko sarrerak ostegun gauean bertan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan. Hemen, etziko hitzorduaren inguruko zehaztasun gehiago, baita ostiraleko Euskal Jaiko egitaraua ere:

Urriak 11, osteguna
21:00 Pilota partidak Zubietako frontoian (Sarrerak: 5 euro, egunean bertan salgai):

-Joko-garbi: Aizpurua II-Aizpurua III - Rezola-Aizpurua I

-Gurpildun aulkian, paleta: Aingeru-Iñaki - Beñat-Patxi

-Eskuz binaka: Xabi Santxo-Fernando Goñi - Mikel Goñi-Julen Urruzola

Urriak 12, ostirala
11:30 Trikitilariak.
12:00 Animalia erakusketa eta asto-karrera.
Ondoren, hamaiketakoa.
14:00 Bazkaria Araeta jatetxean (txartelak salgai Barazarren, urriaren 8ra arte).
Arratsaldean, kantu-jira.
22:00 Anje Duhalderen kantaldia.

Antolatzailea: Zubieta Lantzen.