Michelin enpresako Enplegua Erregulatzeko Espedientea, aurreikusitakoa baino denbora gehiagoz, indarrean egongo da urtarrilaren 31ra arte. Maiatzean hasi eta irailaren 30ean indarrean egotekoa zen neurria, beste lau hilabetez luzatzea erabaki dute, Michelingo Zentro Arteko Langileen Batzordeak eta enpresako zuzendaritzak. Atzo bozkatu zen erabakiaren alde agertu dira CCOO eta UGT sindikatuak. Lan baldintzak, enplegua eta inbertsioak mantenduko direla argudiatzen dute. LAB erabaki honen aurka agertu da, eta Michelinek 2012ko lehen seihilekoan izan dituen irabazien berri eman zuen; "915 milioi euro, iaz denbora tarte berean baino %37 gehiago". Ohartarazten dutenez gainera, Enplegua Erregulatzeko Espediente honen luzapenak, langileen 15 lan egunetan eragin dezake. Erabakiak estatu espainiarreko 4.863 langileei eragingo die. Tartean, Lasarte-Oriako plantako ia langile guztiei. 591 behargin ditu Michelinek Lasarten, eta horietatik 522 langileri.