Emakumeentzako pala ikastaroan, izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 10a, 00:00

Ostiral hau, urriaren 12a izango da emakumeei zuzendurik antolatu den pala ikastaroan izen emateko azken eguna. Apuntatzeko Oiardo Kiroldegira joan behar da. Interesdunek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaroa hilabete honetan hasi eta maiatzera arte luzatuko da. Saioak astero burutuko dira, ordu eta erdiz. Ordutegiak, kiroldegian kontsulta daitezke. Ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarra, 16 urte beteak izatea da, ez da ezinbestekoa aurretik palan aritu izana.