Ostiral honetan, urriaren 12an ospatuko da Udarregi Sariketako bigarren finalerdia. Gazteen arteko lehia kasu honetan, Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Amaia Iturriotz, Nekane Zinkunegi eta Miren Artetxeren parte hartzearekin. San Praixkuetako Bertso afari baten baitan neurtuko da seikotea, ostiral gaueko 21:00etatik aurrera Aginagako Eliza zaharrean.
Haietatik hiru sailkatuko dira, azaroaren 17an ospatuko den finalerako. Xabier Zeberio, Millan Telleria eta Iñaki Muruarekin lehiatu beharko dute. Hiru finalistetatik bi epaimahaiak hautatuko ditu, azkena bigarren finalerdi honetara bertaratzen diren ikus-entzuleek erabaki beharko dute. Ohi bezala, finalerdi honetarako sarrerak aldez aurretik salgai izango dira, Txiribogan eta Txirristran, baita Aginagako Arrate Egoitzako tabernan ere. 15 eurotan.
Bi egun, San Praixkuen itzulerarako
Lau eguneko etenaldiaren ostean, etzi itzuliko da jai giroa Aginagara. Ostiral eta larunbat honetan ospatuko dira festetako azken ekitaldiak:
Urriak 12, ostirala
21:00 Bertso afaria Eliza zaharrean: II. Udarregi Sariketa ( Finalerdia Bota Punttubaren laguntzarekin): Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Amaia Iturriotz, Nekane Zinkunegi, Miren Artetxe.
Ondoren, Fan&Go-rekin dantzaldi ederra. Denok dantzaraaaaa!!!
Urriak 13, larunbata
16:00 XXXII. Mus Txapelketa Herrikoia (izen ematea 15:30tan).
18:00 Gorriti show.
20:00 Herri antzerkia herriko ludotekan. Barre egin nahi badezute...
00:00 ABIBA DJ.
Jarraian, DJ Larra Eliza zaharrean eguna, argitu arte.
Gozatu aurtengo San Praixkuetaz, eta azaldu urriak 14 igandea 17:00etan dena lehen bezala txukun uzten laguntzera!!