Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari, gaur 18:00etatik aurrera liburutegian

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 10a, 00:00

Usurbilgo Udalak bi ipuin kontaketa saio antolatu ditu urrirako; lehena, asteazken honetarako, urriaren 10erako, 18:00etan Sutegi udal liburutegian. Ixabel Agirresarobe usurbildarra arituko da ipuin kontalari lanetan, 6 urtetik gorako haurrei zuzendurik egongo den emanaldian. 

Bi aste barru, Pello Añorgaren txanda izango da. HH 4-koentzat eskainiko du saioa, urriaren 23an, ordu eta leku berean, 18:00etatik aurrera Sutegi udal liburutegian.