Euskararen kaleko erabilera ezagutzatik gertu Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 10a, 00:00

Atzo aurreratu genizuen, Soziolinguistika Klusterrak euskararen kaleko erabilera neurtzeko Usurbilen burutu duen ikerketan jaso duten ehunekoa zenbatekoa den; %61,9koa hain zuzen. Hau da, aipatu neurketaren arabera, behaketa burutu zen unean, Usurbilgo kaleetan hamarretik seik euskara zerabilten ahotan. Astelehenean Potxoenean burutu zen aurkezpen ekitaldian, erabilera datu hau, usurbildarren euskararen ezagutza mailarekin parekatu zuten. Eustat-ek 2006an kaleraturiko azken datuen arabera, usurbildarren ia %70ak euskaldunak ziren. Beraz, erabilera ez da ezagutza adinakoa, bien artean zortzi puntuko aldea legoke. Edozein kasutan, aurkezpen ekitaldian nabarmendu zenez, Euskal Herriko beste hainbat lekurekin alderatuta, Usurbilen ezagutzaren eta erabileraren arteko tartea bereziki txikia da:

EZAGUTZA USURBILEN

Euskaldunak=%69,9.

Ia euskaldunak=%16,4.

Erdaldunak=%13,7.

Iturria: Eustat, 2006.

ERABILERA (KALEAN) USURBILEN

%61,9 euskaraz (3.139)

%37,7 gaztelaniaz. (1.911)

%0,3 beste hizkuntzetan. (17)

Iturria: Soziolinguistika Klusterra, 2011.