Bihar ospatuko den Zubietako Euskal Jaiaren bezpera honetarako, pilota jaialdia antolatu du Zubieta Lantzenek gaurko. Gaueko 21:00etatik aurrera, joko-garbi partida, gurpildun aulkian paleta neurketa eta eskuz binakako pilota partida ikusi ahal izango da. Aurpegi ezagunekin tartean; Mikel eta Fernando Goñi Zubietan izango baitira. Biek elkarren aurka jokatuko dute, Usurbilgo pilota elkarteko bi kirolarirekin batera. Neurketok ikusteko sarrerak bertan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan.
Bihar ospatuko da bestalde, Euskal Jai Eguna Zubietan. Hemen, gaurko eta biharko ekitaldi guztiak:
Urriak 11, osteguna
21:00 Pilota partidak Zubietako frontoian (Sarrerak: 5 euro, egunean bertan salgai):
-Joko-garbi: Aizpurua II-Aizpurua III - Rezola-Aizpurua I
-Gurpildun aulkian, paleta: Aingeru-Iñaki - Beñat-Patxi
-Eskuz binaka: Xabi Santxo-Fernando Goñi - Mikel Goñi-Julen Urruzola
Urriak 12, ostirala
11:30 Trikitilariak.
12:00 Animalia erakusketa eta asto-karrera.
Ondoren, hamaiketakoa.
14:00 Bazkaria Araeta jatetxean (txartelak salgai Barazarren, urriaren 8ra arte).
Arratsaldean, kantu-jira.
22:00 Anje Duhalderen kantaldia.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.