Oraindik ez dituzte amaitu, baina jada ikus daiteke azken hilabeteotako lanek zer modutan itxuraldatu duten Mikel Laboa plaza. Aurpegi berria erakusten hasia da. Lehendik autoen joan etorrientzat itxia zegoen ingurune hau oinezkoentzako gunean bihurtzea da Usurbilgo Udalaren asmoa. Lur eta kaleko argiteri berriak prest ditu jada. Bertan dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko lanek aurrera jarraitzen dute, irisgarritasuna bermatu nahi baita. Erabateko normaltasuna ez da itzuli Mikel Laboa plazara, baina lanek jada ez dituzte lehen bezain beste oztopatzen, taberna edo saltokietarako joan etorriak.