Euskal Herria Esnea kooperatibari euskara hutsez etiketatzeagatik Eusko Jaurlaritzak ireki dion prozedura zigortzailearen aurrean, Euskal Herriko produktuak euskaraz etiketatzeko kanpaina abiatu dute norbanako batzuek. Manifestu bat ere argitaratu dute, euskarazetiketatu.com web orrian irakur daitekeena eta web gune berean, atxikimendua eman daiteke. Euskaraz bizi eta kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Euskaldunak ekimenarekin bat egitera deitzen dituzte. Usurbilgo Udala kide duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) atxikimendua adierazi du jada.