Azken hamarkadan zortzi puntu igo da Usurbilen, euskararen kaleko erabileraren ehunekoa. Hala adierazten du, Soziolinguistika Klusterrak burutu duen azken ikerketak. Hauxe, azken hamarkada honetako eboluzioa, ehunekoetan adierazia:
2001:%54,4
2006:%57
2011:%61,9
Euskal Herri mailako euskararen erabilera neurtzeko, Usurbilen lehendik ere ikerketak eginak dituzte. Baina kasuotan, Kaxkoa bakarrik neurtu izan dute. Hauxe beraz, udalerri honetako erdiguneak, erabilerari dagokionean, 1993. urtetik hona izan duen eboluzioa, Soziolinguistika Klusterrak aurkezturiko datuak. Kaxkoan ere, euskararen kaleko erabileraren goranzko joera argia da:
1993: %64,2
1997:%68,3
2001:%71,1
2006:%72,4
2011:%73,2