Urriaren 12an, batzuk jai besteak lanera

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 11a, 00:00

Biharko eguna, urriaren 12koa, gorriz ageri zaigu margotua egutegian. Baina Hispanitate Egunean lan egingo duenik izango da aurten ere. Usurbilgo Udala irekita egongo da. Besteak beste, jendaurreko ordutegia bere horretan mantenduko da; 8:00-14:30 artean. Oiardo Kiroldegia ere, ohiko lan egun normal batean bezala irekiko dute, 7:00etatik 22:00etara. Besteak beste, Potxoenea ere zabalik urriaren 12 honetan, 9:00etatik 14:00etara. 

Auzolan Eguna gaztetxean
Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbilgo Gaztetxeak ere, bihar jai egunik ospatzeko asmorik ez dute. Bertako beharrei erantzuteko, Auzolan Eguna deitu dute goizeko 9:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Bertaratu asmo duenari, arropa zaharrak eramateko gogorarazten dute. 

Biharko eguna aukeratu dute baita, Euskal Herri mailako gazte mugimendu berria eratzen hasteko, Usurbilen deitua dagoen lehen asanblada. 16:00etan Aitzaga Elkartean. Bertan, "ZUKGUA" prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Ohi bezala bestalde, Zubietan urriaren 12a, Euskal Jaia ospatuz igaroko dute.