Badatoz San Praixkuetako azken jai egunak. Bigarren asteburu honetan, lehenengoan baino jende mugimendu handiagoa ibiltzen omen da normalean. Hori diote "adituek". Aurten ere hala gertatuko den edo ez ikusteko gutxi falta da jada. Jai Batzordeak prest du guztia, festen itzulerarako. Ostiral eta larunbat honetan, eguna bai herri antzerki eta guzti, baina bereziki gau eskaintza indartsu dator, dj saio edota dantzaldiekin.
Gogoan izan, bihar ospatuko dela Udarregi Sariketako bigarren finalerdia, 21:00etatik aurrera Eliza zaharrean. Afaritarako sarrerak salgai daude 15 eurotan, Txiribogan, Txirristran eta Aginagako Arrate elkarteko tabernan. Azken jai egunetako ekitaldi zerrenda, hemen:
Urriak 12, ostirala
21:00 Bertso afaria Eliza zaharrean: II. Udarregi Sariketa ( Finalerdia Bota Punttubaren laguntzarekin): Iban Urdangarin, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Amaia Iturriotz, Nekane Zinkunegi, Miren Artetxe.
Ondoren, Fan&Go-rekin dantzaldi ederra. Denok dantzaraaaaa!!!
Urriak 13, larunbata
16:00 XXXII. Mus Txapelketa Herrikoia (izen ematea 15:30tan).
18:00 Gorriti show.
20:00 Herri antzerkia herriko ludotekan. Barre egin nahi badezute...
00:00 ABIBA DJ.
Jarraian, DJ Larra Eliza zaharrean eguna, argitu arte.
Gozatu aurtengo San Praixkuetaz, eta azaldu urriak 14 igandea 17:00etan dena lehen bezala txukun uzten laguntzera!!