Errebote, eskubaloi eta futbol neurketak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko urriaren 12a

Endika Abril Errebote Txapelketa amaierara heldu da. Igande honetan jokatuko da final handia Zubietan. Etxeko ordezkaritzak gabe, oraingoan, azken lehia saioan parte hartuko dutenak, Ustaritze eta Donibane-Lohitzune izango dira. Hitzordua, igande goizeko 11:00etatik aurrera, Zubietan.

Bezperarako, larunbat honetarako bestalde, bina eskubaloi eta futbol partida iragarri dira, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Hona hemen, ordutegiak:

ESKUBALOIA
16:30 Senior neskak: Atez Ate Usurbil-Pulpo K.E.
18:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-La Salle Legazpi

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

FUTBOLA
11:00
 Kadeteak.
15:30 Jubenilak.

Tokia: Harane.