EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldiak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 12a, 00:00

Hauteskunde kanpainaren lehen zatiak berea egin du. Astebete baino ez dute hautagaiek, herritarrak bozkatzera deitzeko. Usurbilen momentuz, EH Bildu koalizioak ekitaldiak antolatu dituen eragile politiko bakarra izaten jarraitzen du. Astebururako hitzordu gehiago deitu dituzte. Ostiral honetan hasteko, koalizioaren aldeko sinadura ematera deitzen dituzte herritarrak, gero argazki bat ateratzeko asmoa dago eta pintxo-potearekin borobilduko da arratsaldea. 

Bihar bestalde, hauteskunde kanpainako ekitaldi nazionala burutuko du EH Bilduk Barakaldoko BEC-en. Hara joateko autobusa antolatu da Usurbilen. Izen emateko orriak Txiribogan eta Aitzagan jarri dituzte.

Hauek dira, egunotarako deialdien hitzorduak:


Urriak 12, ostirala
18:00-19:00 Sinadura bilketa.
19:00 Argazkia sinadura guztiekin.
20:00 Pintxo-potea (doainik) Aitzaga aurrean.

 

Urriak 13, larunbata

17:30 Ekitaldi nazionala Barakaldoko BECen. (Autobusa Usurbildik. Izen emateko: Txiribogan, Aitzaga tabernan eta elkartean).

 

Urriak 19, ostirala

19:00 Kanpaina amaierako ekitaldia.