Urriak 12 ditu gaur, gorriz ageri zaigu margotua egutegian. Baina Hispanitate Egunean lan egingo duenik izango da aurten ere. Usurbilgo Udala irekita egongo da. Besteak beste, jendaurreko ordutegia bere horretan mantenduko da; 8:00-14:30 artean. Oiardo Kiroldegia ere, ohiko lan egun normal batean bezala ireki dute, 7:00etatik 22:00etara. Besteak beste, Potxoenea ere zabalik urriaren 12 honetan, 9:00etatik 14:00etara.