Aste hasieran auzolanerako eginiko deialdiari erantzunez, goizetik gazte talde bat Usurbilgo Gaztetxea txukuntzeko zereginetan murgildua dabil. Modu honetan, ostiral honetan ospatzeko jai egunik ez dagoela agerian uzten ari dira. Hitzordua, Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbilgo Gaztetxeak antolatu dute.
Arratsaldean bestalde, Euskal Herri mailako gazte erakunde berria eratzen hasteko asanblada deitu dute, 16:00etan Aitzaga Elkartean. "ZUKGUA" prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Bertaratzeko gonbita luzatu zuten deitzaileek, irailaren 28an frontoian egin zuten aurkezpen ekitaldian.