Santuenea Kultur Elkarteak haurrei zuzenduriko txotxongilo emanaldia antolatu du, ostiral honetarako, urriaren 19rako auzoan bertan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. “Errekamari, Euskal Herriko azken lamia” izeneko ekitaldia hain zuzen. Txotxongilo taldekoen eskutik, hitzordura gerturatzen direnek euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko aukera paregabea izango dute. “Errekamariren zailtasunak dira istorioaren korapiloa, besteenganako diferentziek sortzen dioten ezinegona umorez eta samurtasunez kontatuz”, aurreratu dute antolakuntzatik. Txotxongilo emanaldia amaitu ostean, txokolatea bizkotxoekin dastatzeko aukera egongo da.