Kontzertuak eta zirko-tailerra asteburuan, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 15a, 00:00

Ekimen berriak antolatu dituzte Usurbilgo Gaztetxekoek astebururako, web orri honetara bidali dituzten mezuen bidez berri eman dutenez. Hona hemen, ostiral eta larunbaterako deitu dituzten hitzorduak:

Urriak 19, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: Artobixar, Odolaren Mintzoa eta D-Pintxos.

Urriak 20, larunbata
17:00-19:00 Zirko-eskola, Gloria Peon Neskakabaret ikuskizuneko kidearekin (Santueneko jaietan izan ziren). 6 urtetik gorakoentzat. Informazio gehiago: laglocirco.com / neskakabaret.com