Urtero moduan, urriaren 12ean ospatu zen Euskal Jaia Zubietan. Zubieta Lantzenekoek antolaturiko egun pasa eguraldi goibelarekin ospatu zen, baina ez zen girorik falta izan. Ondoko irudiko animalien erakusketarekin batera, besteak beste, bazkaria eta kantu jira ere burutu ziren. Bezperan, pilota jaialdia izan zen Zubietako frontoian.