Euskararen erabilera, %73,2koa erdigunean

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 15a, 00:00

Soziolinguistika Klusterraren 2011ko ikerketaren arabera, euskararen kaleko erabilera %73,2koa da Usurbilgo erdigunean. Lehen aldiz neurtu zenetik, 1993. urtetik bederatzi puntu igo da erabilera. Hona hemen, ordutik euskararen erabilerak Kaxkoan izan duen eboluzioa:

1993: %64,2

1997:%68,3

2001:%71,1

2006:%72,4

2011:%73,2

Udalerriko bataz bestekoaren gainetik
Usurbilgo euskararen kaleko erabilera, %61,9koa zen 2011ko ikerketa beraren arabera. Hiru puntuko aldearekin, Kaxkoan emaitza hobea lortu da. Gogora dezagun, udalerri mailako neurketak egiten hasi zirenetik hona, Usurbilen euskararen erabilerak izan duen bilakaera:

2001:%54,4

2006:%57

2011:%61,9