Kirol Patronatua desegin edo ez erabakiko da, gaurko ezohiko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 16a, 00:00

Ezohiko osoko bilkura deitu dute gaur arratsaldeko 18:00etarako. Hiru gai hartuko dituzte ahotan, udal ordezkariek. Tartean, Kirol Patronatua erakundea desegiteari buruz jardungo dute, eta amaieran, proposamen honen inguruan bozkatu beharko dute. Hona hemen, udalbatza aretoan burutuko den bilkuran jorratuko duten gai zerrenda:

1- 2013ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
2-"Usurbilgo Udaleko Kirol Patronatua" erakunde autonomo lokala desegiteko espedientea hastea.
3-2012/0901 zenbakidun dekretua berrestea.