Atxegaldeko emakume batek indarra baliatuta, urrezko lepokoa lapurtu diotela salatu du. Salaketa aurkeztua du jada. Urriaren 1ean, 13:30ak aldera jazo zen gertaera, aipatu herritarra Atxegalden duen bizilekura sartzera zihoala. Atarian, 30-40 urte arteko gizonezko bat atzetik segika zuen, lehenengo pisura igo asmo zuela esanez. Biak igogailuan igo eta emakumea bertatik atera zenean gertatu zen guztia. Bere pisuko atea irekitzeko giltza sartu zuenean, atzetik gizonezkoak lepotik heldu eta urrezko lepokoa kendu zion emakumeari. Emakumea oihuka hasi zen, laguntza eske. Bizilagunek udaltzaingora deitu eta udaltzainak berehala bertaratu ziren. Artean, lapurrak ospa egin zuen. Lehen pertsonan kontatu digunez, emakumea onik da, hori bai, ulergarria den moduan, sustoa gainetik kendu ezinik.