XLIV San Martzial Torneoa ospatu zen urriko lehen asteburuan. Bertan parte hartu zuten Usurbil Judo Klubeko zortzi kideok: Aiora Arrillagak (-48 kg), Nerea Arrutik (-70 kg), Andoni Aizpuruak (-60 kg), Egoitz Morak (-100 kg), Alain Romanek (-66 kg), Iñigo Mitxelenak (-66 kg), Ion Martinek (-73 kg) eta Andoni Cazorlak (-81 kg). Lau dominarekin itzuli ziren etxera; urrezkoarekin saritu baitzituzten Aiora Arrillaga eta Nerea Arruti. Andoni Aizpurua eta Egoitz Mora brontzezkoarekin, klubak web orri bidez berri eman duenez. Orain arteko edizio jendetsuena izan dela nabarmendu dute. 134 gizonezkok eta 48 emakumezkok parte hartu zuten. Domina gehien estatu frantziarreko edota Madrilgo taldeek irabazi zituzten. Euskal taldeei dagokienez, bost domina irabazi zituzten. Bat talde arabar batek eta beste lauak Usurbil Judo Klubak.