Soziolinguistika Klusterrak joan den astean ezagutzera eman zituen Usurbilgo euskararen kaleko erabilerari buruzko hainbat datu eskaintzen ari gara egunotan. Gaurkoan, duela urtebete burutu zuten neurketak, zonaldeka utzi dituen datuak jaso ditugu jarraian. Erdigunea, Olarriondo eta Santuenearekin batera, lehen aldiz, Aginaga eta Zubieta behaketa barruan txertatu dituzte.
Erdiguneko datua aurreratu genizuen jada; ikerketa honen arabera, %73,2koa da euskararen kaleko erabilera Usurbilgo erdigunean. Gainerako lau zonaldeetan zer? Hemen erantzunak:
-Aginaga: %92,8.
-Erdigunea: %73,3.
-Olarriondo: %55,3.
-Santuenea: %25,5.
-Zubieta: %61,5.
Neurketa burutu zen unean, euskararen erabilera zenbatekoa den islatzen aipatu ehunekook. Momentu berean ordea, erdaraz edota beste hizkuntzetan mintzatzen zebilenik ere bazen. Soziolinguistika Klusterrak portzentai hauekin islatu dituzte:
-Aginagan: gaztelaniaz %7,2. Beste hizkuntzetan, %0.
-Erdigunean: gaztelaniaz %26,6. Beste hizkuntzetan, %0,2.
-Olarriondon: gaztelaniaz %44,3. Beste hizkuntzetan, %0,4.
-Santuenean: gaztelaniaz %73,8. Beste hizkuntzetan, %0,7.
-Zubietan: gaztelaniaz %38,2. Beste hizkuntzetan, %0,3.