"Euri lehorra" dokumentala, gaur 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 16a, 00:00

“Euri lehorra” dokumentalaren proiekzioa. gaur arratsalde 19:00etatik aurrera eskainiko da, Sutegiko auditorioan. Proiekziorako sarrera doakoa izango da. Dokumentala, bere zuzendari Gorka Espiauk aurkeztuko du NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldi hasieran.

Bake prozesuak hizpide
Hegoafrika eta Irlanda Iparraldeko bake prozesuetan hainbat bitarterik eginiko lana jasotzen du “Euri lehorra” dokumentalak. Besteak beste, John Hume, William de Klerk, Alec Reid, Brian Currin, Jonathan Powell, Mohammed Baba, Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria eta Paul Riosen hitzak jaso dituzte. TV3 telebista kate kataluniarrak eta Baleukok ekoitzitako lan honetan, Euskal Herriari buruz duten ikuspegia ere emango dute aipatu pertsona hauek. NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko proiekzioa, Aieteko Konferentziaren lehen urteurrenean eskainiko da.