Auzolan Eguna antolatu dute, urriaren 25erako ere

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 17a, 00:00

Urriaren 12an, Hispanitate Egunez egin bezala, hilaren 25erako ere Auzolan Eguna antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean. "Gernikako Estatutu eguna dugu egunotan, jai ofizial gisa ospatzen den arren jai egun arrotza da guretzako. 1979an aitortutako estatutu honek eratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoa. Garai hartako nazio aldarrikapena zein indartzen ari zen mugimendu abertzaleak baretu asmoz, Euskal Herria autonomi ezberdinetan banatu eta nazio eskubideei muzin eginez, duela 32 urteko urriaren 25 batez Gernikako Estatutua onartu zen. Ordutik, etengabekoak izan dira gurean nazio gisa dagozkigun eskubideen urraketak", ohartarazi dute, web orrialde honetara helarazi duten mezuaren bidez. 

Hauxe beraz, urriaren 25erako antolatu duten egitaraua:
09:00 Auzolan Egunaren hasiera.
Ondoren, hamaiketakoa.
19:00 Eguna amaitzeko, asanblada.