Usurbilgo gizonezko eta emakumezkoek, paretsu darabilte euskara ahotan

Noaua Aldizkaria 2012ko urr. 17a, 00:00

Soziolinguistika Klusterrak iazko udazkenean Usurbilen egin zuen euskararen kale erabilera neurketako emaitzei lotuta, gaurkoan, sexuaren araberako datuen berri dakarkizuegu. Parekidetasuna nagusitzen da alor honetan. Usurbilgo gizonezko eta emakumezkoek ahozko komunikazioan darabiltzen hizkuntzari dagokionean, alde handirik ez dago; emakumezkoen %62,8k ahotan hartzen dute euskara Usurbilgo kaleetan eta baita, zertxobait gutxiago, gizonezkoen %61,1ak ere. Beste hizkuntzen erabilerari dagokionez ere, antzeko emaitzak jaso dituzte Soziolinguistika Klusterrekoek:

Euskaraz: emakumezkoen %62,8, gizonezkoen %61,1. Guztira, %61,9.
Gaztelaniaz: emakumezkoen %37, gizonezkoen %38,4. Guztira, %37,7.
Beste hizkuntzetan: emakumezkoen %0,2, gizonezkoen %0,5. Guztira, %0,3.

Bilakaera desberdina
Sexua aintzakotzat hartuta ordea, bilakaera desberdina izan du gizonezkoen eta emakumezkoen euskararen kaleko erabilerak. 2001 eta 2007ko neurketekin alderatuta, gizonezkoen artean, euskararen erabilerak nabarmen egin du behera. Aldiz, emakumezkoetan nabarmen gora:

2001ean, euskaraz:
Emakumezkoen %44,2.
Gizonezkoen %68,7.
Guztira, %54,4.

2006an, euskaraz:
Emakumezkoen %53,8.
Gizonezkoen %60,1.
Guztira, %57.

2011n, euskaraz:
Emakumezkoen %62,8.
Gizonezkoen %61,1.
Guztira, %61,9.